Mintza Eguna, larunbat honetan Santurtzin

Mintza Eguna Kartela

 

Heldu da Mintzalagunen festa! Larunbat honetan Santurtzin elkartuko gara, goizeko 11:00etan. Bertako berbalagunek egun osoko egitaraua antolatu dute, eta hamaiketako batekin egingo digute harrera, portuan. Ondoren ibilaldi gidatua eta gurasolagunentzako jolasak izango ditugu, ez galdu zuen seme-alabekin euskaraz jolasteko aukera!

Baina jaia ez da goizera mugatuko. Herri bazkaria, trikitikalariak, sari banaketa, bertsolariak, erromeria… eta beste mila sorpresa ditugu gure zain.

Santurtziko berbalagunek hilabeteak daramatzate jai egun hau antolatzen, eta gainontzekoak ere animatzeko, bideo deia ere egin digute. Oraindik ez duzue Bai Esan elkarteko kideek egindako kanta entzun? Hemen daukazue!

Gogoratu bazkarirako txartelak erosi dituzuenek larunbat goizean bertan jasoko dituzuela.

Goazen Santurtzira!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude