irakurri, Gozatu eta Oparitu, martxan

Martxan da aurtengo Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina 15 udalerritan. Oso erraza da parte hartzea, animatzen?

1. Hartu liburu bat udal liburutegian eta irakurriz gozatu.

2. Liburua itzultzean, irakurle fitxa bete eta trukean erosketa txartela jasoko duzu.

3. Liburu bat erosi % 25 edo 50 merkeago liburudenda laguntzaileetan.

4. Oparitu norbaiti… edo zure buruari.

Adi tokian tokiko literatur emanaldi eta hitzaldiei! Ekainak 30 bitartean egongo da martxan prorama honako herriotako elkarteen ekimenez:

• Araban: Aramaio ( Txirritola ), Urkabustaiz ( Lan eta Jolas), Legutio ( Udal liburutegia) eta Zuia ( Bidabarri)

• Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan ), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama ( Zorrizketan) eta Zamudio ( Lagatzu)

• Gipuzkoan: Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia ( Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun ( Irun Iruten)

• Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).

Badakizu: Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude