Gunea eguneko aurkezpenak prest

gunea eguna

Gunea eguna ospatuko da datorren larunbatean, maiatzaren 19an, Azkoitian. Egitarau zabala antolatu da egun horretarako, goiz eta arratsalderako. Euskaldunon elkarteetako kideen artean esperientziak trukatzea da eguneko zutabe nagusia eta egitarauaren zati handi bat hartuko du horrek.

Euskaldunon elkarteek eta beste elkarte euskaltzale batzuek sustatutako 22 egitasmo interesgarri aurkezteaz gain Topagunean eta euskaldunon elkarteen mugimenduan etorkizunerako ditugun erronkak aurkezteko baliatuko da goiza.

Aurkezpenak zehaztuta, osatuta gelditu da gunea eguneko egitaraua. Proposamen interesgarriak entzun eta egun ederra pasatzeko aukera izango dugu, eta beraz, anima zaitezte parte hartzen.:

 

10,30 Harrera ekitaldia (Oteiza pilotalekuetan)
11,00 Umegunea. Jolasak eta tailerrak (Oteiza pilotalekuetan)
11,00 25 ideia on eta gehiago. Aurkezpenak (Oteiza pilotalekuetan)
11,00 Karrikidenda (Karrikiri – Iruñea) Herri eskola (Loramendi – Aretxabaleta)
11,10 Herria martxan, martxa herrian (Tximintx – Derio) Gure aurrekoak (Elgoibarko Izarra)
11,20 Garaion (Garaio – Ubarrundia) Karrisolasa (Karrikiri – Iruñea)
11,30 Kantari (Goiena – Debagoiena) Batu sutondora (Pil Pilean, Soraluze)
11,40 Sendi (Egizu – Getxo) Kukuherri (Maxixatzen – Azkoitia)
11,50 Kosta ala kosta udalekuak (Jardun – Bergara) Behi kaka (Xorroxin – Baztan)
12,00 Galtzakomik (Galtzaundi – Tolosa) Aiaraldean.com (Aiaraldea)
12,10 Auzoko (Topagunea) Tokikom (Topagunea)
12,20 Müllerenea (Berbaizu – Deustu) Kanpomartxo eguna (Berbots – Erandio)
12,30 Koadrila arteko bertso txapelketa (Arabako bertsozale elkartea) Zilar astea (Berbaro – Durango)
12,40 Eguzkilaru eguna (Txatxilipurdi – Arrasate)  Euskararen maratoia (Ttakun – Lasarte-Oria)
13,00 Euskaldunon Elkarteen Mugimendua gaur eta bihar
12,00etatik Sukaldegunea (Kontzejupean)
13,00 Elkarteen azoka txikia – materiala (plazan)
13,30 Kantu Jira (Oteiza pilotalekuetatik)
15,00 Bazkaria (plazan)
16,30 Ekitaldia (plazan)
17,00 Erromeria “Erdizka lauetan” taldearekin (plazan)
19,00 “The Joselontxos” Txaranga (plazan)

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude