Eskura itzazue Mintza Eguneko bazkarirako txartelak

Aurreratu genizuen bezala, Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an. Hilabete falta da mintzalagunen festarako, eta egitaraua osatu dugu jada. Hona hemen:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, Santurtziko portuan

12:00 Ibilaldi gidatua / Ume eta gurasolagunentzako jolasak

13:30 Berba Kalejira

14:30 Bazkaria Gernika Parkean

16:30 Sari banaketa

17:00 Euskal Erromeria “Aldats” taldearekin

20:00 Kantu-triki-poteoa

… eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 23ra arte eskuratu ditzakezue, zuen herriko mintzapraktika arduradunaren bidez. Helduen menua 20ÔéČtan dago, eta umeen menua ere egongo da. Gainera, zeliakoek eta barazkijaleek menu berezia eska dezakete.

Azkenik, ekainaren 3an Ibilaldia izango da Trapagaranen. Santurtzitik gertu dago, eta aukera polita da Bizkaian asteburu pasa egiteko. Herriko berbalagunek ostatu batzuen zerrenda eman digute, lotan geratu nahi dutenek aukera izan dezaten.

Santurtzin elkartuko gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude