"Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen" hitzaldi zikloa

BERRIA Fundazioak eta Innobasquek Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen hitzaldi zikloa antolatu dute, elkarlanean. Apirilaren 26tik maiatzaren 24ra bitartean hiru hitzaldi izango dira:

Apirilak 26 (osteguna). Hizlari: Juan Varela (periodistas21.blogspot.com). Gaia: Testuinguruaren araberako komunikabideak. Garai zailetan informazio hartzaileei laguntzeko kazetaritza. 11:00etan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Maiatzak 8 (asteartea). Hizlari: Pablo Mancini (pablomancini.net). Gaia: Kazetaritza hackeatzen. Komunikabide banatuak eta hartzaileei begirako berrikuntza. 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.

Maiatzak 24 (osteguna). Hizlari: Vicent Partal (vilaweb.cat). Gaia: Komunitatea eta parte hartzea: egunkaria eta prentsa berriz asmatzen. 11:00etan, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Izen-ematea doan da. Izena apirilaren 25a baino lehen eman behar da, komunika@berriataldea.net edo (0034) 943 30 40 30 telefono zenbakian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude