Irakurri, gozatu eta oparitu 2012

IRAKURRI GOZATU ETA OPARITU 2012 - KARTELA

Apirilaren 23an jarriko da martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko harremana bultzatzea ere badu helburu.

Seigarren edizio honek badakar berrikuntzarik. BI zozketa egingo dira liburutegi bakoitzean, maiatzean eta ekainean parte hartuko duten irakurleen artean; sariak noski, irakurtzen eta gozatzen jarrai dezaten lagunduko duten erosketa-txartelak izango dira. Horiei, tokiko elkarteek, egitasmoaren inguruan antolatuko dituzten ekintzak gehitu behar zaizkie; solasaldiak idazleekin, liburu azokak, ipuin kontaketak,….

15 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen bi hilabeteotan, tokian tokiko Euskaldunon Elkarteek sustatuta:

 

·Araban: Aramaio ( Txirritola ), Urkabustaiz ( Lan eta Jolas), Legutio ( Udal liburutegia) eta Zuia ( Bidabarri)

·Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan ), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama ( Zorrizketan) eta Zamudio ( Lagatzu)

·Gipuzkoan: Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia ( Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun ( Irun Iruten)

·Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude