Harkaitz Canoren TWIST 2011ko Beterriko Liburu

Aurten sekula baino lehenago ezagutu da irabazlearen izena, Canoren eleberriak ez baitu hirugarren bozketa txandaren beharrik izan saridun izendatzeko behar zuen boto kopurua eskuratzeko.

111 Akademiako akademiakideek Harkaitz Canok idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Twist eleberria aukeratu dute 2011ko Beterriko Liburu. Aurten, azken urteetan baino lehenago ezagutu da irabazlearen izena, Canoren eleberriak bi bozketa txanda nahikoa izan baititu saridun izendatzeko behar zuen boto kopurua lortzeko; 111 Akademiak orain bost urte txanda sistema martxan jarri zuenetik ez zen inoiz halakorik gertatu.

Informazio gehiago, 111 akademian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude