Euskararen transmisioa MINTEGIA Eibarren

Datorren maiatzaren 8an Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak euskararen transmisioari buruzko mintegia antolatu
du. Gaiari sendotasunez heldu eta mintegiaren bitartez gaiaren inguruan dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gainera, transmisioari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahi dituzte.

Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi-taldeetako kide, irakasle eta gurasoei zuzenduta dago. Egun osoko egitaraua izango du (atxikituta duzue gonbidapean eta egitaraua) eta izen-ematea apirilaren 16an hasiko da (20€
bazkaria barne).

Xehetasun + (943200918 / normalizazioa@etakitto.com)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude