Topagunea, Nafarroaren Egunarekin bat

Topagunea, Nafarroaren Egunarekin batAste Santuko oporrak amaitu eta dagoeneko ate joka dugu maiatzeko zubia. Aurtengoan, gainera, urtero Baigorrin ospatzen den Nafarroaren Egunarekin iritsiko zaigu maiatzaren lehena. Izan ere, apirilaren 29an ospatuko dute aberri zaharraren eguna. Iaz Topaguneari ‘ostatu’ (txosna) bat eskaini zioten eta bertan egon ziren gure bazkideak lanean. Egun polita pasatu zuten, eta 2011ean bizi zuten esperientzia positibo hori aurten ere bizitzeko aukera eskaini digute Basaizea Elkarteko lagunek.

Hori dela eta, gomita luzatu nahi dizuegu txosnan laguntzen egon zaitezten. Osotara 20 lagun elkartuko ginateke: 10 lagun 12.00etatik 16.00etara eta beste 10 lagun 16.00etatik 20.00etara. Baina zerrenda ez dago itxita! Parte hartu nahi duten guztiak ongietorriak izanen dira.

 

Jai egun polita izaten da Nafarroako Eguna; familian zein lagun artean gozatzeko jaialdia. Baigorri herria eta babesten duten mendiek Euskal Herriko txokorik ederrenetarikoak dira. Etortzen bazarete, ziur berriro itzuliko zaretela!

Parte hartu nahi baduzue mezu bat bidali arkaitz@topagunea.org helbidera apirilaren 24a baino lehen, edota deitu telefono zenbaki honetara: 943 57 39 31.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude