Datorren astean bukatuko da Kameratoian izena emateko epea

Kameratoia 2012

 

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Gernika-Lumon izango da maiatzaren 12tik 26ra. Honezkero lehen taldeak apuntatu dira, eta zuek ere parte hartu nahi baduzue, azkar ibili. Izena emateko azken eguna apirilaren 27a izango da, ostirala.

Lehiaketa Euskal Herri osoko gazteei zuzenduta dago. Gai baten inguruan, gutxienez 3 eta gehienez 8 minutuko ikus-entzunezkoak egin beharko dituzte, beti ere euskaraz.

Behar duzuen informazio guztia, www.kameratoia.com webgunean aurkituko duzue.

Grabatzeko materiala eta parte hartzeko gogoa baino ez dituzue behar. Animatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude