Tokiko hedabideek TOKIKOM enpresa eratu dute etorkizuna elkarlanean diseinatzeko

Argazkia: GoienaFederazioko bazkide diren 19 hedabidek eta Topaguneak berak TOKIKOM SL enpresa sortu dute gaur HUHEZI fakultatean egin duten batzarrean. 2009an hasitako bideari jarraiki, enpresa berria tokiko hedabideen etorkizuna elkarlanean diseinatzeko tresna izango da.

Garai zailak dira hedabide guztiontzat, eta aurrera egitekotan ezinbestekoa da azkar mugitzea. TOKIKOM enpresa tokiko hedabideek egoera berriei erantzun azkarra emateko tresna gisa sortu da, eta hiru izango dira bere eginkizun nagusiak:

  • Esparru komunak eraikitzea eta kudeatzea: publizitatea, ekoizpena, teknologia, trebakuntza, barne komunikazioa…
  • Solaskidetza sendoa lortzea euskarazko hedabideen sektorearekin eta erakundeen aurrean
  • Toki hedabideen integrazio posiblearen diseinua proposatzea eta horren inguruan adostasuna eraikitzea

Mugimendu honekin, tokiko hedabideek, barne kohesioa lantzeaz gain, Euskal Herri mailan zirriborratzen hasi den euskal hedabideen arteko elkarlana ere erraztu nahi dute, foro horretara ere ahots bateratua ekarriz.

Ekintza eta gogoeta

TOKIKOMek zerbitzu mailako eginkizun zehatzak izango ditu: publizitate komunaren kudeaketa, tokiko hedabideentzako plataforma digital bateratua… Horretarako, enpresa berriak baliabide propioak izango ditu, eta horiez gain bazkideek metatutako jakintza eta azpiegiturak ere baliatuko ditu.

Eratu dute Tokikom, euskarazko hedabide lokalen elkartea from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Gainera, TOKIKOMek maila goreneko gogoeta prozesua ere abiatu nahi du. Hedabideok helburu baino, tresna gisa ulertuta, funtsezko galdera bati erantzun nahi dio sozietate eratu berriak: Zer nolako egitura komunikatiboa behar du euskal hiztun komunitateak mundu globalean komunitate gisa bizirauteko?

Ez da galdera erraza, eta horregatik, aliatuak ere bilatzen ari da erantzuna bilatzen laguntzeko. Hala, TOKIKOMen lehen lan publikoetakoa galdera horren inguruko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi horiek ekainean egingo dira, HUHEZIrekin elkarlanean. Horien emaitza eskuartean hartuta, TOKIKOMek udazkenean abiatuko du tokiko hedabideen esparrua berrantolatzeko lana, bazkideekin batera integrazio ibilbide ezberdinak landuz.

Partaidetza zabala

Ekimenak oso harrera ona izan du hedabideen artean, hala Topagunean nola Topagunetik kanpo. Gaurko ekitaldian, hedabideak egiten dituzten 19 elkartek sinatu dute sozietatearen eraketa, baina ateak zabalik egongo dira gerora ere gerturatu nahi dutenentzat. Topagunearekin batera, honako hauek dira TOKIKOM sozietatearen bazkide sortzaileak:

Elkartea

Papera

Irratia

TB

www

Totoan

(Txorierri, Biz.)

Aikor

www.aikor.com

M. Larramendi

(Andoain, Gip.)

Aiurri astekaria

www.aiurri.com

Aiurri hamaboskaria

DHK

(Durangaldea, Biz.)

Anboto

www.anboto.org

Pausumedia

(Behe Bidasoa, Gip. /Lap.)

Antxeta Irratia

www.antxetairratia.com

Goiena

(Debagoiena, Gip.)

Goiena papera, Asteleheneko Goiena

Arrasate Irratia

Goiena Telebista

www.goiena.net

Baleike

(Zumaia, Gip.)

Baleike

www.baleike.com

BLB (Bilbo, Bizk.)

Berton

Prest

Elgoibarko izarra

(Elgoibar, Gip.)

Barren

www.elgoibarren.net

Bierrik Fundazioa

(Sakana, Naf.)

Guaixe

Beleixe irratia

www.guaixe.net

Galtzaundi

(Tolosa, Gip.)

Galtzaundi

www.galtzaundi.com

Dobera
(Hernani, Gip.)

Hernaniko Kronika

www.kronika.net

Mailope

(Araitz-Betelu, Larraun, Lekunberri, Naf.)

Mailope

Noaua

(Usrubil, Gip.)

Noaua

www.noaua.com

Pil-Pilean

(Soraluze, Gip.)

Pil-Pilean

www.plaentxia.com

Ttakun

(Lasarte, Gip.)

Txintxarri

www.txintxarri.info

Bizarra Lepoan

(Uribe Kosta, Biz.)

UK

www.aldizkaria.biz

Ukberri.net (Uribe-Kosta, Biz.)

www.ukberri.net

Uztarria

(Azpeitia, Gip)

Uztarria

www.uztarria.com

Aiaraldea.com

www.aiaraldea.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude