Badator aurtengo Kameratoia

Kameratoia 2012

Kameratoia, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya, Gernika-Lumon izango da maiatzaren 12tik 26ra. Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburuak gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea, eta egiten dituzten lanak gizarteratzea dira. Horretarako, gutxienez 3 eta gehienez 8 minutuko ikus-entzunezkoak sortu beharko dituzte, denak ere euskaraz.

Maiatzaren 12an, landu beharreko gaia eta eskualdeko hainbat ezaugarriren zerrenda jasoko dituzte parte hartzaileek. Ordutik hasita, bost egun izango dituzte ikus-entzunezkoak sortu eta aurkezteko. Lanen emanaldia, epaileen iritziak eta sari banaketa maiatzaren 26an egingo dira Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Guztira, 3.600 € banatuko dira saritan.

Izen ematea martxoaren 27tik apirilaren 27ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago, www.kameratoia.com helbidean aurkituko duzue.

Animatu zuen ingurukoak eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude