Topagunearen urteko batzarra martxoaren 31an izango da

Martxoaren 31an egingo du aurten Batzar Nagusia Topaguneak. Zuzendaritza Batzordeak onartu berri duen egutegian, otsailaren bukaera aurretik Kudeketa Plana zabaldu eta martxoko lehen astean egongo da ekarpenak egiteko aukera.

Aurtengo Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordeko hiru kide berritu behar dira, tartean Lehendakaria eta Idazkaria. Elkarte guztietara bidalitako gutunean adierazi den modura, martxoaren 2rarte izango du edozein elkartek edo batzordek hautagaiak aurkezteko aukera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude