TOKIKOM erakundetzeko proposamena, aurrera

Gaur bertan Topagunean federatutako hedabideen ezohiko batzarra egin da Eibarko Markeskoa jauregian, TOKIKOM tokiko hedabideen marka bateratuaren garapenean aurrerapausoa eman eta izaera juridiko propioa ematea erabakitzeko.

Mikel Irizarren laguntzaz landutako proposamenak hiru lan ildo nagusi esleitzen dizkio momentuz sozietate mugatu forma hartuko duen TOKIKOMi: tokiko hedabideen esparru komunak identifikatu eta garatzea, azpisektorearen solaskidetza lanak bereganatzea, eta aurrera begira indartsuago aritzeko integrazio planak diseinatu eta aplikatzea.

TOKIKOM erakundetzeaz erabakitzeko batzarra

Batzarrean, Anboto, Hernaniko Kronika, Gaztezulo, UK, Galtzaundi, Txintxarri, Pulunpe, Goiena, Noaua, ..eta Kitto!, Drogetenitturri, Aiurri, Barren eta Aikor aldizkarien ordezkariak egon dira eta, salbuespenak salbuespen, proposamenaren aldeko giroa nagusitu da. Gauzak horrela, Topaguneak berehala ekingo die TOKIKOM SL eratzeko tramite burokratikoei eta, ahal dela, martxoan bertan egingo da enpresaren jaiotza ‘ofiziala’ markatuko duen eratze batzarra.

Bien bitartean, Topaguneko taldeak batzarrak egingo ditu behar den lekuetan, han eta hemen sortzen ari diren zalantza teknikoen berri jaso eta horiek elkarrekin argitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude