Karrikiri elkartearen online denda

Iruñeko Karrikiri elkarteko hainbat kidek eginiko lan eskergak egin du posible eta jada ikusgai eta erabilgai duzue denda.karrikiri.org helbidea.

Zer aurkituko duzue bertan? Bada, Karrikiriko euskal dendan eskuragai dituzuen hainbat eta hainbat produktu, esaterako: liburuak, disko eta DVDak, haurrentzako jostailuak, euskal jantziak eta kaleko arropa, besteak beste.

Horretaz gain, sarean aurkituko duzuen gure saltoki berrian alor ezberdinak jorratzen dituzten atal bereziak izanen dituzue, hala nola: Irrien lagunak, Soziolinguistika eta Euskara ikasten. Eskaintza oparoa eta, jakina, etxetik erosteak duen erosotasunarekin. Eta PayPal ordaintzeko sistema seguruaren bermearekin, gainera.

Probatu nahi? Bada, sartu jada denda.karrikiri.org helbidean eta probatu; oso erraza da. Ez ahaztu, gainera, gure Iruñeko dendan gertatzen den moduan, salmentetatik ateratako etekin guztiak elkarteak bideratzen dituen zerbitzuak sustatzeko erabiliko ditugula.

Erosketa on!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude