Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak

Andoaingo Udalak atzo aurkeztu zuen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 24. edizioa. Sariak Euskarazko kazetaritzan edozein euskarritan (prentsa idatzian, irratian, telebistan, Interneten) urte osoan zehar egiten diren lan ugarien artean bikaintasunagatik eredugarri direnak nabarmentzea eta saritzea du helburu.

Hiru atalotan banatzen da Rikardo Arregi saria aurten:

  1. XXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria, 9.000 euro garbi
  2. Kazetari Berria saria, 3.000 euro garbi.
  3. Epaimahaiaren Sari Berezia. 4.000 euro.

Aipaturiko hiru sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak. Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei, Ohorezko Aipamena.

Informazio gehiago, Andoaingo Udalaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude