KULTUR ERROTA, 36 AUKERA BERRI IKUSKIZUNEN ZERRENDAN

errotabaltzacmyk TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 15. edizioaren lehenengo eskaintza, urtarriletik uztailera bitartekoa, martxan jarri du. Tarte horretan, Federazioak bazkideak diren euskara elkarteek antolatu ohi duten 80 kultur emanaldi inguru kudeatu eta finantzatzeko asmoa du. Elkarte bazkideok urtarrilaren 10etik 31ra bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa atxikitako artxiboetan daukazue:

IRIZPIDEAK: Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.

IKUSKIZUNEN ZERRENDA: Aukeran dauden 154 kulturgile eta 180 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa ( 36 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.

( ADI: Emanaldiaren truke ordaindu beharrekoan aldaketak daude. Lehenengo bi multzoetan igoerak daude 50 € eta 25 €koak. Beraz, 650, 500, 375 eta 275eko multzoetan daude banatuta zerrenda berritu honen 180 kultur ikuskizunak )

ESKAERA ORRIA: Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez. Formatu txikiko kultur ikuskizunen emanaldiak antolatu eta eskaintzeak aukera ematen du, besteak beste, elkarteko bazkideak antolakuntzaren inguruan aktibatzeko, elkartearen kultur eragile izaera indartu eta kaleratzeko, emanaldia euskaldunon bilgune bihurtzeko, sortzaileei plaza eskaintzeko, euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko,….

Kontuan hartu eskaintzak eta aukerak. Animatu zuen herrietako euskarazko kultur dinamikak sortzen, aberasten, osatzen.

Informazio gehiago: kulturgintza@topagunea.com ( Manuel)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude