Jazten aldizkariak sarean

AED euskara elkarteak 1989 eta 1994 urteen artean argitaratutako Jazten aldizkariaren hamar zenbakiak digitalizatu eta sarean jarri dituzte Topagunea eta AEDk.

Euskara elkarteen mugimenduan pentsamendua lantzeko sortutako aldizkaria izan zen Jazten eta hamar zenbakitan euskara, euskara elkarteak, eleaniztasuna eta hezkuntza moduko gaiak izan zituen aztergai. Autore ugarik idatzitako artikuluek osatzen dituzte Topagunearen webgunean bertan kontsultagai dauden zenbakiok. 1989ko irailean kaleratutako lehen zenbakian, adibidez, Jose Maria Sanchez CarriĆ³n “Txepetx”en “Un futuro para nuestro pasado” liburua izan zen aztergai, eta 1994ko abenduan argitaratutako hamargarren zenbakia AEDren lehen hamar urteen gainekoa izan zen. 

Jazten aldizkariak kontsultagai izango dira hemendik aurrera, beraz, webgune honetan bertan. Bi modutara egin ahal izango dira kontsultak gainera: zenbaki bakoitza osorik eskuratuta edo artikuluz artikulu.

Jazten aldizkariak eskuratzeko ondoko helbidera jo ahal izango duzue:

http://www.topagunea.org/dokumentazioa/jazten-aldizkaria/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude