JARDUNALDIAK: Jolasa baino gehiago

 

 JOLASA BAINO GEHIAGO jardunaldietan parte hartu nahi baduzu, izena emateko epea ostiral honetan (urtarrilak 27) amaitzen dela gogoan izan. Oraindik izenik eman ez baduzu; Topagunetik parte hartzera gonbidaptu nahi zaitugu.

XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu jardunaldiak. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra daukagulako. Eta bestetik, gure aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko.

 Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu beharko litzateke? Zeintzuk dira gazteen partehartzerako aukerak euskaldunon elkarteetan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die, Otsailaren 2an eta 3an, DJARDUNALDIAK: jolasa baino gehiagourangoko Landako Elkartegian antolatu dugun jardunaldiak (egitaraua ikusi)

OHARRAK:

* Sarrera doan izango da.  

* Jardunaldian parte hartzeko, izen-emate fitxa  bete behar duzu Urtarrilaren 27a baino lehen.

* Bazkaltzeko aukera ere izango da. Prezioa: 15€ (izen-emate orrian zehaztapenak)  

 

Sonia Perez Anguera
Topaguneko Haur eta Gazte Saila
946215805 / 699423491
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude