Euskarazko 7 ikus-entzunezko + 1 aurtengo LABURBIRAn

laburbira_logo_gorriaEuskara elkarteen urteroko ikus-entzunezkoen zirkuitua, hau da, LABURBIRA,  otsailaren 29 eta apirilaren 4a  bitarteko bost asteetan gauzatuko da aurten, eta dagoeneko martxan da, emanaldiren bat antolatu nahi duten elkarteentzako, horixe jakinarazteko epea.

2012koa  9. edizioa izango da eta guztira 85 minutuko emankizuna osatuko duten zortzi lan  ikusi ahal izango dira. Zortzi  horietako lau fikzio lanak dira, bi animazioak , bat  bideo musikala eta beste bat dokumentala.

Ikus entzunezko horien artean BENITO ANSOLA BEKAK 2010 egitasmoan saritutako biak daude, IZARREN DISTIRA lehiaketan lehen saria irabazi zuen bideo musikala, duela 50 urte egin zen euskarazko lehen dokumentaletako bat eta pasa den abenduan, Durangoko liburu eta disko azokaren baitako IRUDIENEA gunean erakutsi zen galegoz egindako beste bat, euskaraz azpidatzia.

Urtero bezala, aurten ere, aukera izango da emanaldiaren ondoren solasalditxoa antolatzeko horretarako prest dauden zuzendarietako baten parte hartzearekin.

Horien emankizuna antolatu nahi duzuenok  urtarrilaren 31 arteko epea duzue ( KULTUR ERROTAren epe berbera) eskaera-orria gazteak2@topagunea.org helbidera bidaltzeko.

Txostena-egitaraua  eta eskaera orria www.topagunea.org–n  dauzkazue.   Animatu, zabalduko euskarazko kultura zuen herrian.

Informazio gehiago: kulturgintza@topagunea.com ( Manuel)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude