Asko hazi da mintzalagun kopurua

Urte berriarekin batera, 2011ko Mintzapraktika egitasmoko datuak bildu ditugu, eta oso pozgarriak dira. Izan ere, 4.800 lagun inguru ari dira, astero-astero, mintzalagun programetan parte hartzen, aurreko urtean baino mila gehiago. Egitasmoak egonkortzeaz gain, indarra hartzen ari dira, eta bereziki aipagarria da Iruñerriko taldeek izan duten partaide gorakada. Lekuan lekuko koordinatzaileen lana eta mintzalagunen aldaera berriak dira arrakasta honen eragile nagusiak. Berbalagunak, gurasolagunak, euskalkilagunak, mendi taldeak… asko dira euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautua egin dutenak.

11 mintza eguna 002

Zu gabe ezin, zatoz eta egin! Mintzalaguna, euskaldunon mundua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude