KULTUR ERROTA eta LABURBIRA 2012 – Urtarrilaren 10ean zerrendak elkarteetara

errota-baltza

KULTUR ERROTAren ikuskizunen zerrenda berritua eta LABURBIRAren 2012ko filmen aukeraketa, urtarrilaren 10ean bidaliko zaie Topagunearen kide diren elkarte guztiei. Egun horretatik aurrera, hiru asteko epea izango dute, urtarrilaren 31 arte, batean edota bestean parte hartu nahi dutenek ikuskizunak eta emanaldiaren eguna aukeratzeko.

Kultur Errotaren kasuan, aurreko urteetan bezala, urtarrilean, uztaila bitarteko emanaldiak eta datak aukeratu beharko dira eta Topagunearen kudeatzaileak otsaila bitartean saiatuko dira horiek lotzen. Elkarteren batek urtarrilean edo otsailean zerbait antolatu nahi izanez gero, ahalik eta azkarren egin dezala eskaera 2011ko uztaileko zerrenda erabilita.

Laburbira logoaLABURBIRAren emankizunak, aste santu aurreko bost asteetan izaten dira, 2012an otsailaren 29 eta apirilaren 4a bitartean. Hori dela eta, zerrenda eta epeak normalean baino lehenago ipiniko dira martxan, Kultur Errotarenarekin batera.

Euskarazko ikus-entzunezkoen edo formatu txikiko kultur ikuskizunen emanaldiak antolatu eta eskaintzeak aukera ematen du, besteak beste, elkarteko bazkideak antolakuntzaren inguruan aktibatzeko, elkartearen eragile izaera indartu eta kaleratzeko, emanaldia euskaldunon bilgune bihurtzeko, sortzaileei plaza eskaintzeko, euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko,….

Kontuan hartu eskaintzak eta aukerak elkartearen 2012ko plangintzan.

Animatu zuen herrietako euskarazko kultur dinamikak sortzen, aberasten, osatzen…

Informazio gehiago: kulturgintza[abildua]topagunea.com (Manuel)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude