Ideia garatzen doa

Topaguneak 2009. urtean Zergatik ez? Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra sortu zuen. Ordutik tailerra bera frogatzen, hobetzen eta garatzen ibli da eta une honetan sortutako materialaren baliagarraitasuna ikusita, lana bazkideekin konpartitzeko une egokia dela uste dugu.

Proposamen bat landu dugu sentiberatze saioa bazkideekin batera edo eta bazkideen bitartez eskaini eta hedatu ahal izateko. Gaia landu eta proposamena bera aurkezteko mintegitxo bat egin da abenduaren 15ean. Bertan ondoko bazkideak parte hartu dute: Karrikaluze elkartea (Atarrabia), Berbaro elkartea (Durango), Dobera elkartea (Hernani), AED eta Txatxilipurdi elkarteak (Arrasate), TTakun elkartea (Lasarte-Oria), Elgoibarko Izarra eta Pil-Pilean elkartea (Soraluze).

Mintegian bildutakoa elkarteek gaia lantzen jarraitzeko interesa agertu zuten. Proposamena fintzeko garai da eta nahiz eta batzarrean parte hartu ez, proposamena zein den ezagutzeko interesa eduki dezakezuen elkarteak, Topagunera jo dezakezue proposamen txostena eskukratzeko.

Oraindik ez dakizula zer den Zergatik ez? Ba… segi irakurtzen!

Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Hizkuntzaren aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez Ideia garatzen doaaurreko saioen bidez hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, asmatzen badugu, partehartzaileen hizkuntzaren aldeko jarrerak indartu. Euskara ezagutu arren, erabiltzen ez duten euskaldunei zuzenduta dago. Erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten euskaldunei alegia.

Funtsean galdera hau planteatu nahi dugu: “Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?” eta galdera horri “Zergatik ez?Jakina, bai horixe!” erantzuteko konklusiora heldu nahian aritzen gara tailerrean.

Tailerrak izan duen harrera ona ikusita, saioa xede talde berezietara egokitzeko ahalegina ere egin da. Horien adibidea Hi gazte! Zergatik ez? gaztetxoen artean euskararen erabileran eragiteko tailerra eta Zer ikusi hura egin gurasoentzako tailerra.

Tailerrak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako “Taller per al foment dels Usos Interpersonals en Llengua Catalana” du oinarri. Hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri dugu, gure hizkuntzara eta gure errealitatera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude