Euskarazko palindormo lehiaketaren bigarren edizioa

 

Arrasateko AEDk Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu du bigarrenez. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an “Kirikiño”k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen.

Hona hemen lehenengo edizioko irabazleak:

Euskal Herriko palindromo onena:

UTZI PENAK ANE, PIZTU! Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak egina.

Arrasateko palindromo onena:

ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA Aitor Bengoa Malbadirena

Aurtengoan ere uzta polita jasoko dutelakoan, otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.

Lanak epaitzerako orduan ondorengoa  baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera,  eta aberastasun semantikoa. Irabazleak otsailaren 29an emango dira ezagutzera.


Bi sari izango dira aurtengoan ere:

Arrasateko onenarentzat: Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.

Euskal Herriko onenarentzat: Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria

Oinarriak, AEDren webgunean daude zintzilikatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude