Euskarazko hedabideen batzarra Andoainen

prentsa

Euskarazko hedabideek batzarra egin zuten Andoainen abenduaren 14an urte hasieran eratu zen sektoreko mahaiak deituta.

Topaguneak, Berria Taldeak, Argiak, Elhuyarrek, Antxeta Irratiak, Tokikok, Sustatuk eta Anbotok osatu dute mahai hori eta, GIPUZKOABERRITZENen zuzendaritza teknikoaz, euskarazko hedabideen sektorearen diagnostikoa eta aurrera begirako erronkak biltzen dituen dokumentua osatu du, erakunde, alderdi eta bestelako eragileei aurkezteko asmoz. Batzarrean dokumentu horren eskema aurkeztu zen, agiri osoa datozen egunotan zabalduko bada ere.

Mahaiko kideek prozesuaren balorazio oso positiboa egin zuten, eta bide horretan jarraitzearen aldeko jarrera eta prestutasuna ere adierazi zuten. Edonola ere, datozen asteotan dokumentua patxadaz irakurri eta hari ekarpenak egiteko aukera izango da. Ondoren, sektore osoa biltzeko deialdia egingo da berriz ere, hurrengo pausuak zein izan bhar diren zehazteko.

Gogoratu TOPABERRIren paperezko edizioak monografiko bat kaleratu duela hedabideen erronken inguruan. Bertsio digitala hemen ikus dezakezue, eta paperezkoa ere datozen egunotan jasoko duzue bazkideok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude