BAZKIDEENTZAKO JARDUNALDIAK

 

Topaguneak XI. Jardunaldiak egingo ditu otsailaren 2 eta 3an, Durangoko Elkartegian. Oraingo honetan bereziki bazkideei begirako jardunaldiak izango dira, barne lanerako eta barne formaziorako aukera paregabea. Aurtengo jardunaldietan XXI. mendeko euskaldunon elkarteen haur eta gazte arloa irudikatzeko  saiakera egingo dugu; horretarako ondoko gaiak landuko ditugu besteak beste:

-Euskaldunon elkarteetan haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola? galderei erantzuna emango diegu.

-Gure eskaintzaren gutxineko ezaugarri eta baldintzak definiteko saiakera egingo dugu.

-Arrakastatsuak diren proiektu batzuen berrikuspena egingo dugu

… eta askoz ere gehiago!

XI jardunaldiakAdi egon, urte berriarekin batera deialdia eta egitaraua jasoko baituzue. Bitartean GORDE EGUNAK AGENDAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude