UDAGOIENEKO OSTERA 2011 > Mikel Urdangarin

 

Mikel_Urdangarin2

“Zubia”, bere azken diskoak,badu zerikusia aurrekoarekin, baina era berean, erabat desberdina. Bi diskoak daude ibai beraren alde banatara, baina behin zubia igarota ikusten dugun paisaia erabat bestelakoa da. “Zubia”, ez da hainbeste istorioak kontatzen dituen diskoa. Istorioak baino, bertan areago daude sentsazioak, sentimenduak, egoera animikoak. “Zubia” hura gurutzatzera sekula ausartu ez ginen zubi hura da eta, behin igarota, betiko aldatuko gaituen zubia. Edadean sartuta haurtzaroko tokietara itzultzen garenean igaroko dugun zubi zaharra, horixe ere bai.

Zubia zerbait hauskorra da, zubia da aurrena botatzen dena gerra garaietan. Baina batzen gaituen hori ere zubia da, lotura beharrezkoa. Mikelen ahotsa bezala. Itxura batean hauskorra du boza Mikelek, baina guztiz beharrezkoa bilakatzen zaigu, munduarekin adiskidetzen gaituen zilbor-estea baita.

Kirmen Uribe

 

BALMASEDAKO KLARET ANTZOKIA

Azaroaren 18an, barikua, 20:30ean

Sarrera: 8€

 

SARREREN SALMENTA:

BBKren orotariko kutxazainetan eta aretoan bertan

  

 

<< UDAGOIENEKO OSTERA 2011ren PROGRAMAZIOA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude