UDAGOIENEKO OSTERA 2011 > Kerobia

 

Kerobia_epilogo

 

Epilogo proiektua Kerobia musika taldetik jaiotzen den proposamen berria da. Ibilbide emankor baten ostean, kaleratutako lau albumek abala emanda, taldearen partaideek formatu intimo eta akustiko berri bati hasiera eman diote era paraleloan. Lan honetara bultzatu duen filosofiari eutsiz, kerobiaren zuzenekoaren intentsidade guztia eskeini nahi da espazio txiki batetan eszenaratze berezi batekin uztartuz. Atrezzo bildu eta emotibo batez lagunduta, Maite Gurrutxagaren ilustrazioen diapositibak proiekatuko dira. Iraganean proiektuaren eta Kerobiaren birsortutako kantaz gain, kaleratu gabeko batzuk ere eskeiniko dira. Era berean hiru istoria txiki kontatuko ditu taldeak entzulearekin solasaldi bat sortzeko helburuarekin. Epilogo-rentzako funtsezkoa bait da musika eta mezua era gordinenean helaraztea, jaiotzen diren bezelaxe, hausnarketa eremu bat sortu eta hiltzen uztea azkeneko aktoarekin bat?

 

URDULIZKO KULTUR ETXEA

Azaroaren 11n, barikua, 22:00etan

Sarrera: 8€

 

SARREREN SALMENTA:

BBKren orotariko kutxazainetan eta aretoan bertan

  

 

<< UDAGOIENEKO OSTERA 2011ren PROGRAMAZIOA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude