UDAGOIENEKO OSTERA 2011 > Etxe + Lorelei

 

GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKA ESKOLA

Azaroaren 26an, zapatua, 22:00etan

Sarrera: 8€


SARREREN SALMENTA:

BBKren orotariko kutxazainetan eta aretoan bertan

ETXEheldu_azala

 

Etxe kantariaren bigarren diskoak (Heldu eskutik) gure arreta harrapatu nahi du. Eskua luzatzen digu, gurekin egin nahi du bidaia. Norberak bestearen beharra nola sentitzen dugun adierazten digu. Horregatik, Etxe kantariak Heldu eskutik diskoa utzi digu esku artean. 2009ko uztaila, abuztua eta irailean zehar grabatu, nahastu eta masterizatu da Berrizko Estoldetan estudioan. Jon Olabarriaga izan da soinu teknikaria eta ekoizpen lanak Iñaki Elortzaren eta Etxeren artean egin dituzte. Bi laguntzaile ospetsu izan ditu diskoak: alde batetik, Roberto Mosok (Zarama) “Ametsak betetzen” abestian abestu du eta, bestetik, Anje Duhaldek “Lurralde bakarra” abestian ahotsak sartu ditu.

 

  
                   

 

 

 LoreleiAsier Serrano eta Mikel Gorosabel literatura eta musika uztartuko zituen Lorelei izeneko proiektuari bizia emateko batu ziren 90. hamarkadako erdialdean.“Bada hiri gorri bat” diskoa kaleratu zuten 1997an. Arrakastari jarraipena emango zion bigarren lana kaleratu zuten 1999an, “Tatuatu zenidan zerua” izenekoa. Mende berriarekin batera lurperatu zuten Lorelei hileta pribatu batean, ezkutuan eta misterioz inguratutako agurrean. 11 urteren ostean, Serrano eta Gorosabel guztia hasi zen lekuan zitatu ziren  aspaldiko galdera bati erantzuna emateko: “Lorelei lurperatu genuen, baina hilik edo bizirik?”. 2011 urtearen hondarrean Asier eta Mikel berriro ere bildu dira, Lorelei ederrenaren eskutik helduta, minaren eta oroimenaren kondairak birsortzeko desiraren kaleetan.

 

 
     

 

<< UDAGOIENEKO OSTERA 2011ren PROGRAMAZIOA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude