TOPABERRI 65: Hedabideak, aliantzen garaia

Egunotan bidali dugu inprentara TOPABERRI buletinaren 65. zenbakia. Aurreko biak Kongesuaren bueltako gogoetei dedikatu ostean, 65.a euskarazko hedabideek bizi duten egoerari dedikatzea erabaki dugu.

Azentua TOPAGUNEko bazkideek lantzen duten tokiko hedabideen alorrean jarrita, azken hileotan euskarazko hedabideen sektorean bizi den egoerari buruzko irakurketa topatuko duzue TOPABERRIren ale honetan: zailtasunak, aurrera begirako erronkak, martxan dauden egitasmo berriak, azken urteotan jasotako datuak… Zinez espero dugu TOPABERRI honetan bildutakoak gure jarduera ildo honi buruzko hausnarketa eta eztabaidarako akuilu egokia izatea.

Eskerrak eman behar dizkiegu buletina osatzen lagundu diguten kolaboratzaile guztiei: besteak beste, Aitor Zuberogoitia (HUHEZI), Alazne Aiestaran (EHU), Iban Arantzabal (GOIENA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (Argia) izan ditugu bidelagun TOPABERRI mamitsu hau edukiz hornitzeko orduan, hainbat bazkide eta Topaguneko tan-taldeko lagunekin batera.

Paperekoa iristen den bitartean, bertsio digitala hemen klik eginda eskura dezakezue.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude