Tallers per la llenguaren hausnarketa jardunaldia

Alt Penedés-eko Torrelavit herrian ospatu zuen urriaren 22an Tallers per la llengua erakundeak bere lehen hausnarketa jardunaldia. Hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa honetan Tallers per la llenguako hainbat kiderekin batera Euskal Herriko eta Galiziako zenbait gonbidatu egon ziren eta Topaguneko ordezkari Mikel Ozaitak ere parte hartu zuen, Emun eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariekin batera.

Tallers-en jardueran garrantzia handia du hizkuntza ohituren gaineko hausnarketak. Izan ere, erakundeak kudeatu eta eskaintzen ditu katalan hiztunei begira sortutako ondoko lau tailerrak:

   Taller d’educació per la llengua
   Taller per al foment dels usos interpersonals en llengua catalana
   TELP: taller d’espai lingüístic personal
   Taller d’acollida lingüística

Euskal Herrian ere, Katalunian ikasitako bidetik eskaintza ugari antolatu da azken urteotan, Tallers per la llenguaren esperientzia oinarritzat hartuta. Topaguneak tartean, Tallers-en eskaintza moldatuta Zergatik ez? izeneko tailerra eskaintzen ari da duela bi urtetik.

Hausnarketa saio oparo eta interesgarria izan zen, hainbat galderari erantzun nahi izan zitzaien eta. Aztergai izan ziren eskaintzen diren tailerren eraginkortasuna neurtzeko moduak, katalanaren gainean zabaltzen diren mezuen egokitasuna eta ohituretan eragiteko eredu interesgarriak, besteak beste.

Aurrerantzean, hausnarketa saio honetan eta etorkizunean egingo diren beste batzuetan agertutako ideiak eskaintzen diren ikastaro eta tailerretan txertatzea da bertaratuen asmoa.

Jardunaldiari buruzko bestelako kronika eta iritziak:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude