Irudienea sortzaileen gunea abenduaren 6tik 8ra Durangon

Abenduaren 6a eta 8a bitartean zabalduko ditu ateak Durangon IRUDIENEAk, euskarazko ikus-entzunezkoen SORTZAILEEN GUNEAk. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Gederiaga Elkartearen ekimenez sortu da IRUDIENEA eta euskaraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi du. Horretarako hiru egunetan Landako gunean Durangoko Liburu eta Disko Azokaren eta Ahotsenearen artean, autobus bat jarriko da eta bertan 40 lagunentzako aretoa prestatu.

Ikus-entzunezkoen arloan euskal sortzaileen urteroko topagune bihurtu nahi luke IRUDIENEAk, Euskal Herrian euskaraz sortzen diren lanei leku eginez. Aurten gainera, Durangoko azokan kultura gonbidatua kultura galegoa da eta IRUDIENEAn sortzaile galiziarrek ere izango dute beren sormen lanak aurkezteko aukera.  Genero ezberdinek egingo dute agerpena eta aurten adibidez, bideo-klipek, film laburrek, fikzioak, animazioak, dokumentalek eta luzemetraiek presentzia izango dute IRUDIENEAren programazioan.

Asko eta askotarikoa da urtez urte euskaraz sortzen den materiala  eta IRUDIENEAk lagin txiki bat jasoko du, sortzen dena erakutsiko duen lagin txiki bat.

Bost oinarri nagusi izango ditu IRUDIENEAko programazioak:

  • Euskaraz sortutako iraupen laburreko film eta ikus-entzunezkoak. Topaguneak urtero-urtero antolatzen duen Laburbira zirkuituan bezala, azken bi urtetan egondako euskarazko produkziotik zenbait ale  hautatu eta eskainiko dira. Sortutakoen artean, abenduaren 3an aurkeztuko diren bi film laburrek ere izango dute lekua, Benito Ansola beka jaso dutenak, hain zuzen ere. Emanaldi hauetako batzuen ondoren, sortzaileek bertaratutako ikus-entzuleen galderei erantzungo diete.
  • Azken urtean sortutako bideo-klipak. Euskal musika taldeen azken lanak ezagutzeko aukera egongo da horrela.
  • Euskarazko bestelako dokumental eta filmak. Bi emanaldi berezi egongo dira atal honetan: batetik, 2011n estreinatu diren euskarazko film luzeetako baten pase berezia egongo da, Bertsolari filmarena (Asier Altuna zuzendariak parte hartuko du ondorengo hizketaldian) eta, bestetik, Gotzon Elortza Getxotarrak 60. hamarkadan sortutako eta Euskadiko Filmategiak aurten zaharberritutako euskarazko lehen hiru dokumentalen emanaldia ere egongo da (egileak berak ondorengo solasalditxoan parte hartuko du).
  • Euskal zinemagintzaren gaineko Zeluloidezko begiradak liburuaren aurkezpena. Mikel Garcia Idiakez liburuaren egileak eta zenbait euskal zinemagilek parte hartuko dute aurkezpena eta ondorengo mahai-inguruan (Jon Garaño, Juanba Berasategi, Telmo Esnal eta Asier Altuna).
  • Galegozko ikus-entzunezkoen produkzioa. Azken bi urtetan sortutako film laburrak eta bideo-klipak izango dira ikusgai. Jatorrizko bertsioan eskainiko dira eta filmeak euskarazko azpidatziak izango dituzte. Era berean “Digna rabia” dokumentala ere aurkeztuko da, hainbat hizkuntzatan grabatu eta euskaraz azpidatzitako dokumentala, Francoren garaiko emakume galiziarrei buruzko dokumentala.

Oinarrizko programazioaz gain, euskarara itzulitako zenbait nazioarteko filmek eta Durangoko Azokan aurkezten diren zenbait ikus-entzunezko materialen aurkezpenek ere izango dute Irudienearen programazioan lekua. 

 

 

Artaldea (Asier Altuna, 2010)

Topaguneak euskarazko ikus-entzunezkoen sormen lanak bultzatu eta zabaltzeko apustua osatzen du IRUDIENEArekin. Laburbira zirkuituarekin, ikus-entzunezkoen hedapena helburu, abiatu zuen lan-ildoa federazioak; urtero-urtero Euskal Herrian euskarazko film laburrak ikusteko aukera ematea da zirkuituaren helburu nagusia. Kameratoia rallya berriz, sortzaile gazteentzako topagunea eta lehiaketa da, urtero lan berriak sortzeko bidea ematen duena. Eta azkenik, Benito Ansola bekak antolatu ziren 2010 urtean lehenengoz, eta aurki izango ditugu irabazleen emaitzak ezagutzeko zenbait aukera (Lekeitioko zine bileran, abenduaren 3an, eta Irudienean, abenduaren 6an).

 

 

EGITARAUA

 

Asteartea, abenduak 6.

10:00. Gunearen aurkezpena.

10:30. Lehen emanaldia: Benito Ansola BEKAK. 2011ko lanak.

  • OHE AZPIKO ZERA, 2011, 10 mint. . ( David Zabala – Paul Urkijo )
  • IZENA DUENA. 2011, 10 mint. ( Josefa Uberuaga)  Egileak berak aurkeztuko du.

11:00. INSTALACION. 2010, 14 mint. ( Xose Diaz) Galegoz, euskaraz azpidatzia.

11:30. MUSIKLIPAK. Bideo musikalak galegoz eta euskaraz, egileek aurkeztuak.

12:00 – 20:00 ZINEMA EUSKARAZ maratoia: MARMADUKE, PERCY JACKSON, ICE AGE3, A-TALDEA

 

Asteazkena, abenduak 7.

11:00. MUSIKLIPAK. Euskarazko bideo musikalen aukeraketa bat, egileek aurkeztua.GOSE, SPARTEENS,  YOGURINHA BOUROVA, ZEA MAYS, SUTAGAR, ESNE BELTZA,…..

12:00. LABURBIRA. Zortzi film laburren emanaldia eta solasaldia Telmo Esnal, Jon Garaño eta Koldo Almandoz zuzendariekin

  • AMONA PUTZ (Telmo Esnal, 2009)
  • AHATE PASA (Koldo Almandoz, 2009)
  • ARTALDE (Asier Altuna, 2010)
  • ONDAR AHOAK (Angel Aldarondo, 2010)
  • HEMEN NAGO (Maialen Sarasua, 2010)
  • LANBROA (Mikel Zatarain, 2010)
  • ZEINEK GEHIAGO IRAUN (Gregorio Muro, 2011)
  • URREZKO ERAZTUNA (Jon Garaño, 2011)

13:30. ZELULOIDEZKO BEGIRADAK ( Elkar, 2001) liburuaren aurkezpena.

  • Mikel Garcia Idiakez egilea eta zenbait zine zuzendarirekin.

16:15. MUSIKLIPAK. Egileek aurkeztua.GOSE, SPARTEENS,  YOGURINHA BOUROVA, ZEA MAYS, SUTAGAR, ESNE BELTZA,…..

17:00. LABURBIRA. Emanaldia eta solasaldia Mikel Zatarain,Maialen Sarasua eta Angel Aldarondo zuzendariekin

18:30. “ BERTSOLARI” dokumentala. Asier Altuna zuzendariarekin.

 

Osteguna, abenduak 8.

 

11:00. Galiziako MUSIKLIPAK. Galegoz egindako bideo musikalak.

            FLUZO, UXIA, ATAQUEESCAMPE, SON DO GALPOM, LAMATUMBA, THE HOMENS,OS RESENTIDOS, KASTOMA, RUXERUXE, ALO IRMAO, MARFUL

12:00. GALIZIA LABURREAN. Galegoz egindako bost film labur.

  • GATO ENCERRADO (Peque Varela, 2010)
  • BIOGRAFIA DUN AUTOR DE TEBEOS (Marcos Nine, 2010)
  • INSTALACION (Xose Diaz, 2010)
  • ESTEREOSCOPIA (Xacio Baño, 2011)
  • BIRDBOY (Alberto Vazquez – Pedro Rivero, 2011)

13:30. “ DIGNA RABIA” dokumentala. Euskaraz azpidatzia.

  • Franco garaiko emakume galiziarren historiari buruzko dokumentala: espetxeak, heriotza, miseria, gosea, menpetasuna, kontzientzia politiko eta feminista, berdintasunaren aldeko borroka. Historia unibertsal bat.

16:30. EUSKARAZKO LEHEN DOKUMENTALAK. Gotzon Elortza egilearekin.

  • EREAGATIK MATXITXAKORA ( 1959. 13 mint), ABERRIA ( 1961, 15 mint.)
  • ELBURUA GERNIKA ( 1962, 26 mint.)

18:30. GALIZIA LABURREAN. Galegoz egindako bost film labur. Bigarren emanaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude