Hizkuntza Ekologia Bilboko Boluntan

Topagunetik azaroaren 10 eta 17an Hizkuntza Ekologiaren inguruko gogoeta saioak burutu ditugu Bilboko Boluntan. Topagunearen kongresuan onartutako “Oinarriparrak” txostenean, Hizkuntza Ekologiaren printzipioak bultzatzeko konpromisoa hartu zen eta horri erantzuten hasteko lehen ekimena izan da. Saioak euskaraz eta gazteleraz izan dira, aipatutako txostenean “euskaldunen artean egin beharreko lana lehentasunezkoa izaten jarraituko badu ere, ez dakitenengana heldu beharra ikusten delako”.

Mikel Ozaita hizkuntz ekologiaz Boluntan

Euskarazko saioan 6 lagunek parte hartu zuten eta gaztelerazkoan berriz 13 lagunek. Parte hartzaileen profilari dagokionez, euskara elkarteko kideak, euskalgintzako beste erakundetako kideek, gizarte alorreko elkarteetako kideek parte hartu dute batetik eta unibertsitateetako ikasleek eta norbanakoek bestetik.

Sentsibilizazio arlotik saioak positiboki baloratu ditugu eta Hizkuntza Ekologiak daukan potentzialtasuna frogatuta gelditu da. Ikuspegi hau gehiago garatu eta sakontzeko aukera izango dugu aurrerantzean.

Gaiaren inguruan interesa izango bazenute, idatzi mikel.auzoko[abildua]topagunea.org helbidera.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude