Gazteen partehartzea: bide berrien bila

Gazteen partehartzea: bide berrien bilaEusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak DATORKIGUNEA proiektua jarri zuen martxan 2010ko irailean. Bertan, bost hilabetez, Euskal Herriko 7 lurraldeetako 40 gazteek parte-hartzea aztertu zuten eta euskal gazteriaren diagnosi bat egin ondoren, txosten batetan parte-hartzea areagotzeko proposamenak islatu zituzten: “Gazteen parte-hartzea: Bide berrien bila/ Participación juvenil, en busca de nuevos caminos

DATORKIGUNEAn egindako lana gizarteratu nahian eta eragile sozial desberdinekin, parte-hartzea lantzen ari diren beste pertsona, talde eta instituzioekin bertako ondorio nagusiak kontrastatu eta aberastu nahian, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak abenduaren 1an eta 2an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan egingo diren jardunaldietara gonbidatu nahi zaitu (egitaraua hemen ikusgai)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude