Bazkideekin konpartitzeko tailerra

Bazkideekin konpartitzeko tailerraTopaguneak 2009. urtean Zergatik ez? Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra sortu zuen. Ordutik tailerra bera frogatzen, hobetzen eta garatzen ibli da eta une honetan sortutako materialaren baliagarraitasuna ikusita, lana bazkideekin konpartitzeko une egokia dela uste dugu.

 Nola konpartitu sortutako materiala bazkideekin?

 Bazkide batzuekin batera galderari erantzuteko ahalegina egin dugu. Eta proposamen bat landu dugu sentiberatze saioa bazkideekin batera edo eta bazkideen bitartez eskaini eta hedatu ahal izateko.

 Tailerra bera zehazki zertan datzan, zer aukera eskaintzen dituen eta bazkideekin nola konpartitu nahi den ezagutzeko MINTEGITXOA antolatu da:

                         Noiz: abenduak 15, osteguna

                        Non: Matienako Errota Kultur Etxean

                        Ordutegia: 10etatik 12ak bitartean

 Baina zer da “Zergatik ez?” tailerra?

Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Hizkuntzaren aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko saioen bidez hausnarketarako arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, asmatzen badugu, partehartzaileen hizkuntzaren aldeko jarrerak indartu. Euskara ezagutu arren, erabiltzen ez duten euskaldunei zuzenduta dago. Erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten euskaldunei alegia.

Funtsean galdera hau planteatu nahi dugu: “Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?” eta galdera horri “Zergatik ez?Jakina, bai horixe!” erantzuteko konklusiora heldu nahian aritzen gara tailerrean.

Tailerrak izan duen harrera ona ikusita, saioa xede talde berezietara egokitzeko ahalegina ere egin da. Horien adibidea Hi gazte! Zergatik ez? gaztetxoen artean euskararen erabileran eragiteko tailerra eta Zer ikusi hura egin gurasoentzako tailerra.

Tailerrak Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako “Taller per al foment dels Usos Interpersonals en Llengua Catalana” du oinarri. Hura hartu, moldatu, egokitu eta euskarara ekarri dugu, gure hizkuntzara eta gure errealitatera. 

Oharra: Gaiaren inguruko zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero. Eta mintegira zuon asistentzia konfirmatzeko deitu edo idatzi, mesedez.

 Sonia Perez Anguera

gazteak@topagunea.org

946215805/ 699423491

                       

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude