AUTOPSIARAKO FROGAK (Koldo Izagirre) Karrisolasaren hurrengo saioan

Iruñeko Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenaren saioaren berri eman nahi dizuegu. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoa da gurea.

Horretarako, Koldo Izagirrek idatzitako Autopsiarako frogak (Susa argitaletxea) liburutik zenbait pasarte aukeratu ditugu eztabaidari ekiteko. Hitzordua heldu den azaroaren 16an izanen da 19:00etan Karrikiri elkarteak alde zaharreko Xabier jaitsierako 4ean duen egoitzan.

Animatu eta hurbildu gurera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude