Ateak zabalik Iruñean

“Topagunea ateak zabalik” aurkezpena egin dute urriaren 28an Iruñean, Nafarroako euskalgintzako eta alderdi politiko zein sindikatuetako kideei eskainita. Guztira 40 lagun inguru elkartu ziren Nafarroako Ikastolen elkartearen egoitzan.

Topaguneko Zuzendaritza Batzordeko hiru kidek egindako aurkezpenean Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren historia eta egungo errealitatearen berri emateaz gain, mugimendu modura hurrengo urteetarako jarritako erronkak ere aurkeztu ziren, gizarte mugimendu izaeran sakondu nahia, transmisioan ahalegin berezia egiteko gogoa eta euskaldunok antolatzeko dugun beharra bereziki azpimarratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude