Arantzibia zentroaren inaugurazioa Andoainen

Joan den ostegunean, azaroaren 17an, Arantzibia izeneko egoitza berria jendaurrean zabaltzeko ekitaldia egin zuten Andoainen. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak eraiki duen egoitzak 210 m2-ko azalera.Arantzibia egoitza izen bereko plazan dago eta bertan kokatu ditu Larramendi Bazkunak Rikardo Arregi Aldizkaritegia, Aiurri aldizkariaren eta Erroitz enpresaren egoitzak eta 111 Akademiaren behin-behineko egoitza.

Arantzibia egoitzaren kanpoaldea

Rikardo Arregi aldizkaritegia Euskal Herri osoan euskara hutsez argitara emandako egunkari eta aldizkarien bilduma da, eta euskarazko kazetaritzaren gordailu eta ikergune izateko xeden sortu zuen Larramendi Bazkunak orain 17 urte. Orain arte bilduma osatzeari ekin zaio eta egoitza berri hau emanez ikergunearen xedeari ateak zabaldu nahi zaizkio, milaka eta milaka alek osaturiko bildumarentzat egoitza duina emateaz gain.

Beterri eskualdeko Aiurri aldizkariak eta komunikazio eta irudi baltzua den Erroitzak bere egoitza berria ere Arantzibian izango dute.

Azkenik, Euskal Literaturazaleen 111 Akademiak -Euskal Herri osoan jada 173 akademiakide dituenak- behin behineko egoitza ere Arantzibia plazan izango du, Andoaingo egoitza berri honetan.

Zabaltzeko ekitaldian, Larramendi Bazkuneko lehendakari Jon Unanuerekin batera, Andoaingo alkate Ane Carrere eta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari den BegoƱa Muruaga izan ziren, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude