Udagoieneko Ostera 2011

Udagoieneko_ostera_goiburua

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XII . edizioa jarri du abian. Zirkuitua sei emanaldik osatzen dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 10etik 27ra: Bilbo, Urduliz, Balmaseda, Ermua, Getxo eta Barakaldon. Udazkenero, astero Ostera hasten da!

Programazioa:

  • KATAMALO: Katamaloa “erantzi” ondoren, publikoa gosez utzi zuen taldeak, eta hori dela eta, kontzertu bakan batzuk emateko itzuli da.

    (Azaroak 10, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian 21:30ean).

  • KEROBIA: Trilogia atera eta gero (Materia Organikoa, Papera eta Kartoia, Ontziak), kantu horien moldaketa akustikoa aurkeztera datozkigu “Nola jaiotzen diren aurrez zendutakoak” emanaldi intimistarekin.

    (Azaroak 11, ostirala. Urdulizko Kultur Etxean 22:00etan).

  • MIKEL URDANGARIN: Estudioko zortzi disko argitaratu ondoren, ibilbide guztiko kantuak jasotzen dituen zuzeneko diskoa aurkeztuko du. Disko hori aurkezteko lehen kontzertua Udagoieneko Osteraren barruan egingo du.

    (Azaroak 18, ostirala. Balmasedako Klaret Antzokian 20:30ean).

  • HOSTOAK: Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai dantza konpainiaren eskutik paregabeko emanaldia, punta-puntako euskal musikari eta dantzarien eskutik.

    (Azaroak 25, ostirala. Ermua Antzokian, 22:15ean).

  • ETXE+LORELEI: Kantautore estiloko emanaldia, alde batetik Etxe, bere disko bietako lanekin, eta bestetik Lorelei, 11 urte ta gero Osteran agertuko dira berriro, beraien esanetan “bizirik” lurperatu baitzuten poesi musikatu proiektu hau.

    (Azaroak 26, larunbata. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan 22:00etan).

  • TXAN MAGOA: Urteetako prestaketaren ondoren, emanaldi berria estreinatuko du Osteran, Ezer ez da dirudiena titulupean.

    (Azaroak 27, igandea. Barakaldo Antzokian 18:00etan).

 

Sarreren salmenta:

BBKren orotariko kutxazainetan

zein aretoan bertan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude