HOBETUZen doako ikastaroak

HOBETUZ logoBilboko INUTEC ikastegiak HOBETUZen %100eko diru-laguntza duten prestakuntza ikastaro-eskaintzaren berri bidali digu. Besteak beste, autoedizio programak erabiltzen hasteko zein erabiltzaile aurreratuentzako ikastaroak, kontabilitate alorrekoak edota oinarrizko ofimatikari buruzkoak izan daitezke interesgarriak. Ikastaroak, hori bai, erdara hutsez dira besterik adierazi ezean (eta inon ez da besterik adierazten!). Horrelako ikastaroak HOBETUZekin hitzarmena duten beste hainbat ikastegitan ere egiten dituzte. Ikastegion zein ikastaroen zerrenda kontsultatzeko, HOBETUZen webgunera jo behar duzue.

Zerrenda osoa atxikitutako dokumentuan aurkituko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude