LAN ESKAINTZA: Topaguneak sustatzaile lanpostu bat bete behar du

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak Bizkaiko Sustapenaren ardura eramateko pertsona bat behar du


Funtzioa

  • Topagunearen norabide eta helburuak zaindu eta euskara elkarteen sustapenerako erabakitako egitasmoak eta zerbitzuak bideratu eta koordinatuko ditu horretarako definitutako teknikari lanak aurrera eramanez.

Eginkizun zehatzak:

  • Bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratzea
  • Elkarteen arteko esperientzien elkartrukerako eta formaziorako ekintzak antolatzea
  • Definitutako zerbitzu eta egitasmoak aurrera eramateko beharrezko diren gestio, koordinazio eta komunikazio lanak egitea.

Lan baldintzak

  • Sei hilabeteko kontratua lan jardun osoz frogaldi gisa, luzatzeko aukerarekin.
  • Lanlekua: Aoiz plaza 1, 3. (Euskararen Etxea) – Bilbo

Eskakizunak

  • Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz
  • Euskara Elkarteak ezagutzea
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea
  • Ekimeneko pertsona izatea
  • Talde lanean aritzeko prestutasuna
  • Informatikako oinarrizko ezagupenak
  • Gidatzeko karneta eta autoa

Baloratuko da

  • Euskara Elkarte bateko kide izatea
  • Euskara Elkarte batean lanean aritua izatea, profesionalki edota boluntario gisa
  • Soziolinguistikako onarrizko ezagupenak izatea
  • Hizkuntza plangintza eta soziolinguistikari lotutako ikasketak izatea
  •  

     

Interesatuok, bidali curriculuma Topagunera urriaren 4a baino lehen:

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Arlozabal, 8 bis – 1C

48220 Abadiño

Posta elektronikoz: zuzendaritza[a bildua]topagunea[puntua]org

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude