Hausnartu sarietarako lanak aurkezteko epea urriaren 31an bukatuko da

Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Hausnartu sarien laugarren edizioa martxan dago eta lanak aurkezteko epea urriaren 31an beteko da.

Aurreko edizioetan egin den moduan euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira aurten ere. Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

Sariketaren gaineko informazioa Soziolinguistika Klusterraren webgunean aurkitu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude