Oporretan, txitxipi ibili gero!!!

‘Ikasturte’ gogorra izan dugu inondik ere: makina bat bilera, konta ezin ahala egitasmo berri (eta zahar!), hamaika ideia berri, beste horrenbeste aurrekontu murrizketa… Argi baino argiago geratu da, Kongresuan esan genuen bezala, Euskara Elkarteona mugimendua dela, zentzurik zabalenean!

Ondo irabazita ditugu beraz oporrak, eta horixe aprobetxatuko ditugula, ezta? Udazkena ere ez dator samurra eta pilak ondo kargatu beharko dira!

Federazioko lankideongandik zerbait behar izanez gero, abuztuko lehen eta azken asteetan batzuk lanean izango gara Abadiñoko bulegoan, baina makina osoa irailean jarriko da martxan %100ean.

Bien bitartean, jarraitu KAMERATOIAn parte hartu zuten lagun hauen aholkuari eta, udan behintzat, txitxipi ibili! 😉

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude