Komunikazioa Erakundeetan aditu titulua

Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI zentroak Komunikazioa Erakundeetan aditu titulua sortu du. Aditu titulu hau zuzenduta dago lanean dihardutenei eta lizentziadun berriei. Batetik, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun berrientzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.

Ikastaroak eskatzen du 750 orduko dedikazioa; horietatik 200 ordu inguru izango dira presentzialak, proiektuko tutoretzak barne. Eskola presentzialak ostegun arratsaldetan emango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Informazio gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude