Kameratoilarien lanak, epaimahaiaren zain

KAMERATOIA 2011 - Lehen eguna

Gaur arteko epea zuten kameratoilariek zazpigarren edizioan parte hartzeko lanak aurkeztu ahal izateko, eta txintxo ibili dira guztiak.

Lehiaketa joan den larunbatean ireki zen, bideo guztietan islatu beharreko gaia (txiri-txiri, pitxin) eta aurtengo bideoek eszenatoki izan behar duten Uribe-Kostako hainbat ezaugarriren zerrenda banatuta.

Kameratoilariek, beraz, egin dute beren lana, eta orain epaimahaia osatzen duten Iban del Campo, Vanessa Fernandez eta Josu Martinez lagunen txanda da. Haiek erabaki beharko dute aurkeztutako bideo guztien artean zintzuk diren 1.500, 1.200 eta 900 euroko sarien irabazleak.

Erabakiaren berri uztailaren 23an izango dugu, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean Urko Aristik gidatuta egingo dugun galan. Etorri nahi baduzu, Kameratoiaren webgunean aurkituko dituzu xehetasun guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude