Irailean, aldaketak POSTABERRIn

Hey Ugly...

Irailetik aurrera, aldaketa txiki baina garrantzitsua egingo dugu POSTABERRI buletin hau banatzeko sisteman. Lasaixeago azalduko dizuegu momentua iristen denean, baina badaezpada ere, jakinaren gainean jarri nahi zaituztegu.

Une honetan 200 harpidedun baino gehiago daude POSTABERRI buletin hau jaso nahi dutenen zerrendan. Albiste ona da, zalantzarik gabe, baina harpidetza kopuru hori kudeatzeko zailtasunak izaten ari gara gaur egungo banaketa sistemarekin: horrenbeste e-mail batera bidaltzen saiatzen garenean, posta zerbitzariek ‘SPAM’ egiten ari garela interpretatzen dute, eta gure bidalketak sarritan blokeatu egiten dituzte, buletina behar bezala hedatzea eragotziz.

Hori ekiditeko, segurtasun neurri minimoak betetzen dituen banaketa sistema berria jarri behar dugu martxan. Bertan, harpidedun bakoitzak bere helbidea eman behar du, eta buletina jasotzen hasi aurretik helbide hori benetan berea dela egiaztatubehar du pausu sinple-sinple batzuk jarraituz. Harpidetza edozein unetan etetea ere askoz errazagoa da era horretan.

Baina, esan bezala, irailetik aurrera hasiko gara banaketa zerrenda zaharretik berrira pasatzen, pixkanaka-pixkanaka. Bitartean, ondo pasa oporrak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude