MINTZA EGUNA 2011

Elizondon barna

Egizu cc-by

270 mintzalagun inguru bildu ginen Elizondon ekainaren 4an Mintza egunaren seigarren edizioa ospatzeko. Giro ederra sortu zen goizean goizetik Elizondoko karriketan. Horien barna ibili baikinen, Baztango fanfarremifa lagundurik, tartean Pello Iriarte bertako historialariak pasadizio hainbat kontatu zituelarik. Bazkaltzen patxadaz,  gustura aritu ginen Merkatuen plazan eguraldia ederra probestuz. Ostean, urtero bezala sari banaketa ekitaldiari ekin genion, Joseba eta Pernando gidari zirelarik. Aurtengoan: Adelina, Ainhoa, Urko, Jon Mikel, Josean eta Txomin mintzalagunaren ekarpena goraipatu genuen, bakoitzari zilarrezko pina  eta Baztango Bertso eskolako lagunen ahotik  bertso sorta oparitu genizkien eta bukatzeko dantzarako gogoa zuten horiek hortxe ibili ziten jiraka eta bueltaka orain arin-arina orain fandangoa  gaueko,………………..arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude