Kultur Errotaren eskaintza berria

TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 14. edizioaren bigarren eskaintza, uztailetik abendura bitartekoa, martxan jarri du. Tarte horretan, Federazioak bazkideak diren euskara elkarteek antolatu ohi  duten 80 kultur emanaldi inguru kudeatu eta finantzatzeko asmoa du. Elkarte bazkideok ekainaren 2tik 24ra   bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:

  • IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri. KULTUR ERROTA: irizpideak 
  • IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 149 kulturgile eta 169 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa ( 30 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.KULTUR ERROTA: uztaila abendua bitarteko eskaintza
  • ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.KULTUR ERROTA: eskaera orria uztaila abendua

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu ekintzak@topagunea.com / 94 621 51 16 (Larraitz)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude