Gure Kontu – Topagunearen Administrazio Saileko zerbitzuen eskaintza

Aholkularitza Zerbitzua

Norbere beharretara egokitutako aholkularitza zerbitzu profesionala eta euskalduna eskaintzen du.

Zure kudeaketan eta betebehar formaletan lagunduko dizu honako zerbitzu hauen bitartez:
– Lan aholkularitza: kontratazioa, nominak eta seguru sozialak, etab.
– Aholkularitza kontablea: ustiapen kontua eta balantzearen kontrola eramatea, urteko kontuak erregistroan aurkeztea, ordainketa eta kobraketen kontrola eramatea, fakturazioa, etab.
– Aholkularitza fiskala: BEZa, PFEZa, Sozietateen gaineko Zerga eta 347 aitorpenak eta bestelakoak

Aseguruen kudeaketa bateratua

Topaguneko bazkideei zuzendutako Erantzukizun Zibileko aseguruaren kudeaketa bateratua egiten du, hirugarrenei sortutako kalteak eta defentsa eta erreklamazio juridikoa estaltzeko. Eskaintza honen helburuak elkarteen kostuak murriztea eta negoziazioaren bitartez baldintza hobeak lortzea dira.

Interesa izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan 94 621 41 15 zenbakira deituta edo administrazioa[abildua]topagunea.com helbidera mezua bidalita. Aurrekontuak inolako konpromisorik gabe egiten dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude