Administrazio zerbitzuen gogobetetze maila

Eskerrik asko, lehenik eta behin, Topaguneko administrazio sailak apirilean bidalitako gogobetetze inkestak (diru-laguntzen kudeaketaren ingurukoa eta aholkularitza zerbitzuen ingurukoa) bete eta bidaltzeagatik.

Guretzako oso garrantzitsua da eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruan daukazuen iritzia zein den jakitea, zerbitzua hobetzeko dauzkazuen proposamenak jasotzea eta faltan botatzen dituzuen zerbitzuak zeintzuk diren jakitea.

Inkestaren emaitzak nahiko onak izan diren arren beti dago zer hobetu. Eta hori da gure nahia. Horretarako zuek egindako proposamenak eta eskariak kontuan hartu ditugu eta hauei erantzuten saiatuko gara. (http://www.topagunea.org/dokumentazioa/administrazioa/administrazio-zerbitzuen-gogobetetzea/download)

Zerbitzua hobetzeko proposamenen artean:

1.- Behin eta berriro diru-laguntzak dibertsifikatzeko beharra agertu duzue. Ohiko diru-laguntza deialdietatik aparte bestelako deialdien inguruko informazioa jasotzeko beharra azaldu duzue.

Horretarako ekainean, prest agertzen zareten elkarteentzako, momentu honetan eskaera epea zabalik daukaten deialdien inguruko mintegia egingo dugu (SPRIren deialdiak, Lanbideren deialdia, BFAren kontratazioarekin lotutako deialdia, etab.). Beraz interesa izanez gero jarri Goizane Jausororekin harremanetan betiko telefonora deituta (94 621 41 15) edo administrazioa2[abildua]topagunea.com helbidera mezua bidalita.

Eta aurrerantzean ere ohiko diru-laguntza deialdietatik aparte argitaratzen diren deialdien inguruko informazioa helarazten jarraituko dugu.

Administrazio arloan faltan botatzen dituzuen zerbitzuen artean:

1.- Zalantza administratiboak argitzeko aholkularitza zerbitzuaren beharra agertu duzue.

Jakinarazi nahi dizuegu Topaguneak aholkularitza zerbitzua eskaintzen urteak daramatzala. Batetik, eguneroko aholkularitza zerbitzu kontablea, fiskala eta lan arlokoa eskainiz. Eta bestetik, gurekin harremanetan jarriz gero aipatutako arlo hauekin lotutako zalantza puntualak argitzen saiatzen garela. Zerbitzu hauen inguruko informazioa nahi izanez gero jarri Aitziber Urizarrekin harremanetan 94 621 41 15 telefonora deituta edo administrazioa[abildua]topagunea.com helbidera mezua bidalita.

Eskerrik asko beraz, zuen proposamen eta iradokizunen bitartez gure zerbitzuak hobetzen laguntzearren. Gu, gure aldetik, saiatuko gara horiei erantzuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude